Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Maiatzeko hiru larunbatetan, atletismoko probak egiten dabiltza Iraetako futbol zelaian. Pasa den astean izan zen lehen saioa eta eguraldi txarra egin harren, 80 neska mutil inguruk hartu zuten parte. Altuera jauziaren proba bertan behera utzi behar izan zuten euria zela eta baina gainontzeko probak egin zituzten. Antolatzaileak gustura geratu ziren izandako erantzunarekin. Larunbat honetan, hilak 19, atletismoko proben bigarren jardunaldia izango da, goizeko 9:30ean hasita. Hirugarren eta azken jardunaldia berriz, maiatzaren 26an izango da.