Aurretiazko botoa martxan da

Aurrekoan adierazi bezala, eman daiteke aurretiazko botoa, maiatzaren 7ko galdeketarako. Dagoeneko, maiatzaren 7an bozkatzea ezinezko duten batzuk eman dute botoa, Hitziturrik Laranjadi plazan duen lokalean. Gogoratu ordutegia:

  • Apirilaren 24tik 28ra, 18:00etatik 20:00etara
  • Apirilaren 29an eta 30ean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara
  • Maiatzaren 4an eta 5ean, 18:00etatik 20:00etara
  • Gaixotasun edo ezintasunen bat dutenek etxetik bozkatzeko aukera ere izango dute. Jarraipen Batzordeko kide bat joango zaie etxera. Horretarako, hainbat aukera daude: Hitziturriko lokalean eskaera egitea, Hitziturriko kideren bati adieraztea, edota hitziturri.zestoa@gmail.com helbidera idaztea.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide