Albisteak

Aurten ere auzotar asko elkartu dira Arroa Bira egiteko

Joan zen urriaren 26rako iragarrita zegoen Arroa Bira ibilaldia gaur, azaroaren 2an, egin dute, eguraldi txarraren iragarpenagatik atzeratu ostean. Oraingoan eguraldiak lagundu du, eta jende askok hartu du parte Arroa eta bere inguruak bisitatzeko asmoz.

Parte-hartzaileek bi ibilbide izan dituzte aukeran: luzea eta laburra, biak Arroabeko plazatik abiatuta.

Ezkaizto auzo elkarteak antolatutako txangoak giro ederra eta parte-hartze handia izan ditu, eta auzotarrek egun atsegina pasa dute Arroako parajeetan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide