Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Udalak jakinarazi duenez, urriaren 31 baino lehen Estazioko beheko aparkalekuan dauden autokarabanek eta karabanek espazioa utzi beharko dute. Neurri honen ostean, galiboa jarriko da aparkalekuan, eta hortik aurrera bi metro baino gehiago neurtzen duten ibilgailuek ezingo dute bertan aparkatu.
Bestalde, udalak aurreikusi du urtea amaitu aurretik autokarabana gunea arautzeko ordenantza argitaratzea. Helburua da zerbitzua modu egokian antolatzea eta herritar guztien erabilera behar bezala bateratzea.