Albisteak

Azaroaren 12tik 17ra izango da aurtengo Mendi Astea

Beste urte betez, Agiro Mendi Klubak eta Zestoako Udalak Mendi Astea antolatu dute datorren azaroaren 12tik 17ra bitartean. Mendizaleek solasaldi eta irteera ezberdinez gozatzeko aukera izango dute egun horietan.

Asteartean emango diote hasiera asteari, Iratxe Amenabar eta Urtzi Zelaia herritarren “Kyrgyzstan 2019” solasaldiarekin. Iluntzeko 20:00etan izango da hitzordua Portalen kulturgunean. Ostiralean, Aitor Ossa arroarrak “Arrastoan” dokumentalari buruz hitz egingo du, arratsaldeko 19:30ean hasita, leku berean.

Asteburuan berriz, irteeren txanda izango da. Larunbaterako 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzako BTT irteera antolatu dute. Arratsaldeko 16:00etan irtengo dira gurutzetik eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute azaroaren 15a baino lehen, Gaztelekuan.

Astea amaitzeko, umeen ibilaldi neurtua egingo dute igandean, hilak 17. Zestoa-Lasao-Trukuman-Ezenarro-Zestoa ibilbidea egingo dute eta goizeko 09:30ean irtengo dira plazatik. Izen-ematea zabalik dago azaroaren 15era arte, Herri Eskolan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide