Albisteak

10 egunetan amaituko da aurrekontu parte-hartzaileetara proposamenak bidaltzeko epea

2022/12/15 – Aurrekontu parte-hartzaileen aurkezpen eguna

Otsailaren 2an aurkeztu zuen udalak 2024. urte aurrekontu parte-hartzaileen prozesua, proposamenak egiteko epea hilaren 21 arte egongo da zabalik.

Ideiak aurkezteko bi urrats jarraitu beharko dira. Lehenengo proposamena udalean entregatu beharko da, presentzialki edo telematikoki. Ondoren, otsailaren 27an, proiektuen defentsa egin beharko da jendaurrean.

Proposamena aurrez aurre entregatu nahi dutenek, udaletxeko harrera bulegora joan beharko dira. Emango zaien inprimakia bete eta bertan entregatu beharko dute. Telematikoki egingo dutenek ordea, hurrengo estekaren bitartez egin dezakete: Proposamenak jasotzeko fitxa

Hala ere, inprimakia ez da nahikoa izango entrega osatzeko, otsailaren 27an arratsaldeko 19:00etan egingo den saio irekian, proposamena herritarren aurrean aurkeztea nahitaezkoa izango da.

Aurkeztu daitezkeen proposamenek inbertsio izaera eduki behar dute, interes publikokoak izan, eta ezingo dute gainditu 15.000 euroko aurrekontua. Hirigintza arloko lanetan edo azpiegituretan egon daitezkeen beharrez gain, beste hainbat alorretan inbertitzeko proposamenak ere egokiak izan daitezkeela kontuan hartu behar da (herri-ondarea, ingurumena…).

Aurreko urteetan egindako edizioetan proiektu hauek eraman ditu aurrera udalak:

Bigarrengo aurrekontu parte-hartzaileak

· Uztapide plazako haur parkean berrikuntza lanak  (22.345,80 €)
· Arroaerrekan aparkalekutik autobus geltokira arte irisgarritasuna hobetzeko lanak (24.962,30 €)
· Ibañarrietako herri argiteria hobetzea  (4.210,80 €)
· Aizarnako plazako galtzada harriak eta espaloia berritzea  (23.342,91 €)

Lehenengo aurrekontu parte-hartzaileak

· Aizarnako Kultur Etxeko 2. solairuan berogailua jartzea (3.260,95 €)
· Kultur ekintzetarako gela eta ikasgela egokitzea Portale kaleko udal eraikinean (4.308,74 €)
· Lizarraitz kalean, lurrazpiko pasabidean sartu baino lehen argiteria jartzea eta oinezko pasabidea berriz margotzea (5.539,02€)
· Zestoako erdiguneko oinezko pasabideetako zenbait koxka kentzeko lanak egitea (6.225,21€)
· Uztapide plazako umeen parkea partzialki berritzea (9.438€)
· Aizarnako plazako errepideko zuloak konpontzea (21.719,50€)

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide