Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

“Aztarnaren oreka” dokumentalaren emanaldia izango da martxoaren 15ean, igandea, 18:30ean, Zestoako Alonderon. Aldapan ekoiztetxeak egindako 35 minutuko lana da, eta Oihan Connor, Txomin Durgueil eta Arhan Ibarguren dira egileak. Emanaldia Portale kultur elkarteak antolatu du.
Dokumentalak gizakiak naturan uzten duen aztarnaren inguruko hausnarketa proposatzen du. Mendi eta paisaia ikusgarrien bidez, gizakiaren jardueraren eta ingurumenaren arteko oreka bilatzearen garrantzia jorratzen du filmak.
Emanaldian bertan izango dira dokumentalaren egileak, eta saioaren ondoren ikusleekin hitz egiteko aukera ere izango da. Horrez gain, beraien materiala salgai jarriko dute: kamisetak, polarrak, kasketak eta neguko txanoak.