Albisteak

Bainuetxearen historia ezagutzeko aukera izango da larunbatean

‘Zestoa, Bainuetxearen hiria’ bisita gidatuaz gozatzeko aukera izango da datorren larunbatean, hilak 9, Zestoan. Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren baitan antolatutako saioa izango da.
“XVIII. mendearen amaieratik gaur egunera arte, Zestoak bizitasun handia izan du bere ur sendagarriei esker. Urzaleentzako eraiki ziren hotel askotariko batzuk zutik diraute eta horien artean enblematikoena: Zestoako bainuetxea. Hotel hauen arteko ibilaldi labur batean Gipuzkoako bainuetxedun herri bakarraren distira eta oraina gogoratuko ditugu” azaldu dute antolatzaileek.
Saioa eguerdiko 12:00etan hasiko da plazan eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute  info@ignaziotarlurraldea.com helbidean edota  943 15 18 78 telefonora deituta, 10:00etatik 14:00etara edo 15:30etatik 18:30etarako bulego ordutegian.