Albisteak

Bainuetxeko langileek bide juridikoa hartuko dute

Pasa den abuztuan hasi zituzten lan baldintza duinak aldarrikatzeko protestak Bainuetxeko langileek. Hainbat asteetan lantoki kanpoan kontzentrazioak egin ondoren, bide juridikoa hartzea erabaki dute.”Enpresak joan den urtean sinatutako hitzarmenarekin duen jarrera ikusita, eta ikuskaritzari egiten dion kasua ikusita, juridikoki demanda bat sartzea erabaki dugu” azaldu dute langileek.

Era guztietako ahaleginak egin dituztela adierazi dute: idatzizko eskaerak, sinadura bilketak, ikuskaritzan salaketak, mobilizazioak… baina orain, bide juridikoa bakarrik geratzen zaiela esan dute eta bide hori hartzea erabaki dutela. Bide hori hartuta ere geldirik ez direla egongo diote eta mobilizazioekin jarraituko dutela. “Enpresaren intentzioa zein den ikusi dugu, eta bere helburua gure hitzarmena alde batera utzi eta Bainuetxea prekarietatearen etxea bihurtzea dela ere ohartu gara” nabarmendu dute.

Hurrengo kontzentrazioa bihar, asteartea, egingo dute, arratsaldeko 15:00etatik, 17:30era Bainuetxe aurrean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide