Albisteak

Baldintzapeko askatasuna ukatu diote Pablo Ibarri

Pasa den ostiralean, Broward County-ko epaitegian izandako saioan, Raag Singhal epaileak Pablo Ibar ez kaleratzeko agindua eman zuen. Defentsak Pablo Ibarren baldintzapeko askatasuna eskatu zuen, laster egingo dioten epaiketaren aurretik. Ibar heriotza zigorrera kondenatua izan zen 2000. urtean, baina epaiketa hori baliogabe jo zuen epaitegi gorenak, eta orain Pablo Ibar epaiketa berri baten zain dago.

“Pablo Ibar” Heriotza Zigorraren Aurkako Elkarteak Ibar errugabea dela adierazi du, eta krimena gertatu zen lekuan bere hatz markarik ez zegoela gogorarazi dute. Bestalde, Ibarren aurkako testigantzak “okerrak” direla adierazi dute. Epailearen azken erabaki hau familiarentzat kolpe gogorra izan dela azpimarratu dute, baina orain indar guztiak epaiketan jarriko dituzte, Pablo Ibarren errugabetasuna frogatzeko helburuarekin.

Pablo Ibarren kasuaren gaineko informazio guztian pabloibar.com webgunean duzue.

Argazkia: pabloibar.com




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide