Albisteak
Baldintzapeko askatasuna ukatu diote Pablo Ibarri
— 2016-08-08Pasa den ostiralean, Broward County-ko epaitegian izandako saioan, Raag Singhal epaileak Pablo Ibar ez kaleratzeko agindua eman zuen. Defentsak Pablo Ibarren baldintzapeko askatasuna eskatu zuen, laster egingo dioten epaiketaren aurretik. Ibar heriotza zigorrera kondenatua izan zen 2000. urtean, baina epaiketa hori baliogabe jo zuen epaitegi gorenak, eta orain Pablo Ibar epaiketa berri baten zain dago.
“Pablo Ibar” Heriotza Zigorraren Aurkako Elkarteak Ibar errugabea dela adierazi du, eta krimena gertatu zen lekuan bere hatz markarik ez zegoela gogorarazi dute. Bestalde, Ibarren aurkako testigantzak “okerrak” direla adierazi dute. Epailearen azken erabaki hau familiarentzat kolpe gogorra izan dela azpimarratu dute, baina orain indar guztiak epaiketan jarriko dituzte, Pablo Ibarren errugabetasuna frogatzeko helburuarekin.
Pablo Ibarren kasuaren gaineko informazio guztian pabloibar.com webgunean duzue.
Argazkia: pabloibar.com
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU