Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Arroabeko eskolaren jolas-leku eremuan baratza bat prestatu dute. Irakasle, guraso, eta familia-kideen artean egin dute, auzolanean, eta Euskal Herriko Hazien Sareko (EHHS) kideen gidaritzapean. Dena prestatu ondoren, pronto dira ikasleekin lehen landaketak egiteko. Haurrekin lehen saioa abenduaren 10ean egiteko asmoa dute.
Gure Baratza ekimenaren helburua ikasleek baratza baten onura guztien espektro zabala ezagutzea da. STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) proiektu bat da, eta honen bidez lurraren eta bertako bizidunen ezagutza, landaketa, zaintza, ekoizpena, elikagaien manipulazioa, talde lana eta beste zenbait esparrutan sakontzea da.
Argazkiak: Kepa Iribar