Albisteak

Barre Kluba, bertsoak eta bakarrizketak uztartuko dituen saioa egingo da urriaren 4an

ARGAZKIA: Ana Goitia / El Correo

Umorea eta bertsolaritza uztartzen dituen ekitaldia  egingo da Zestoan, Barre Kluba, Bertso bakarrizketak. Urriaren 4an, arratsaldeko 19:30ean, izango da Kiroldegiko atarian.

Ikuskizuna Ana Goitiak zuzenduko du, eta oholtza gainean izango dira Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal bertsolariak. Koba ekitaldiak, aurkezten du Zestoarako proposamen berritzaile eta fresko hau afari-merienda goxo batekin hasiko da, eta ondoren, bertsolaritzaren tradizioa eta umorezko bakarrizketen dinamismoa uztartuko dituen emanaldia eskainiko dute.

“Ez da bakarrik barre egiteko… baina batez ere bai!”, diote antolatzaileek. Helburua dibertsioa eta hurbiltasuna uztartzea da, euskal kultura ospatuz eta publikoari irribarrea piztuz.

Afari-merienda eta ikuskizunaren prezioa 30 eurokoa izango da eta egunean bertan 35 eurokoa. Hala ere, taldean joateko aukera ere badago: 4 lagunentzako bonoak 112 eurotan salduko dira. Sarrerak aurrez eros daitezke Portale kultur elkartean eta online Entradium.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide