Albisteak
Behin-betiko zuzendaria hautatzeko prozesua hasi du Musika Bandak
Danbolin— 2025-07-01Zestoako Musika Bandak behin-betiko zuzendari posturako hautaketa prozesua martxan jarri du. Kepa Martinez de Albeniz izan da postu horretan aritu den azken zuzendaria, eta hamasei urte egin ditu bandaren gidaritzan. Hark kargua utzi zuenetik urtebete igaro da, eta ordutik Beñat Etxabe bandako kideak izan du ardura behin-behinean.
Zuzendari kargurako interesa dutenek, ekainaren 30etik uztailaren 21era arteko epea izango dute curriculuma bidaltzeko. Horretarako, honako helbide elektronikoa erabili beharko dute: zestoakomusikabanda@gmail.com
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide



