Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Berdaitz Landak preferenteko mutilen taldeko entrenatzaile izaten ez jarraitzea erabaki du. Oraintxe iragarri du berria Zestoa Futbol Taldeko zuzendaritzak: “Nahiz eta pandemiak behar bezala agurtzen ez utzi, oso eskertuta gaude eginiko lanagatik eta bere gidaritzapean lortutako igoeragatik” azaldu dute. 2018an hartu zuen taldea zuzentzeko ardura Landak eta joan den urtean preferente mailara igotzea lortu zuen.