Berdintasuna garatzen eskualdeko enpresetan

Datorrren Urriak 22an, IRAURGI BERRITZENek Enpresa Guneako ordezkarien proposamenari erantzunez “ENPRESETAKO EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO AUKERA-BERDINTASUNARI BURUZKO JARDUNALDI PRAKTIKOA” lemapean jardunaldi bat ospatuko du Basazabal Jauregian.

Eskualdeko enpresetan genero-aukera berdintasunean aurrepausoak emateko asmoz, honako gai hauek landuko dira jardunaldian:

  • Genero-berdintasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak: definizioak, estereotipoak, aurreiritziak, adierazleak, datuak …
  • Berdintasunaren arloan enpresei aplikatu beharreko legeria eta betebeharrak
  • Beste enpresa batzuetako esperientziak
  • Enpresetan Berdintasun Plana nola egin lantzea
  • Diagnostiko, negoziazio, ekintza-plan eta jarraipeneko kasu errealak aztertzea (kontziliazioa, hautaketa, komunikazio inklusiboa, jazarpenaren prebentzioa, prestakuntza …)
  • Proiektuak, kontaktuak, kezkak, zailtasunak, zalantzak partekatzea

Ekitaldi hau, Gipuzkoa Foru aldundiak babestuta izango da, IKASIZ proiektuaren markoan kokatzen da, non bere helburua prozesu eta kudeaketa praktika onak partekatzea den enpresen artean, elkarren arteko ikasketa prozesuak ahalbideratu eta gertuko harremanak sustatzen joateko beraien artean.

Bertan parte hartzeko, beharrezkoa da izenematea honako telefono zenbakietan 943026069 edo 943851100.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide