Albisteak

Bi positibo gehiago atzeman ditu Osakidetzak herrian

Osasun Sailak bi positibo gehiago atzeman zituen atzo egindako frogetan herrian. Intzidentzia tasak ere gora egin du 590,65era igo da. Atzo eremu gorrian sartu zen Zestoa eta gaurtik aurrera, ezin da herritik irten eta herrira sartu eta tabernek ateak itxi dituzte (batzuk eramateko zerbitzua eskaintzen ari dira). Eskola kiroleko entrenamenduak ere bertan behera gelditu dira. Neurri hauek 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko kasu metatuen tasa 500etik behera jaisten diren arte egongo dira indarrean. Bestelako agindurik eman ezean, udal zerbitzu guztiak irekita daudela gogorarazi zuen atzo igorritako oharrean Mikel Arregi Ertxin alkateak.

Aizarnako eskola hirugarren agertokian

Aizarnako eskola Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako hirugarren agertokian dago gaurtik. Hainbat ikaslek positibo eman dute eta hori dela eta, ikasle guztiak etxean daude. Irakasleek lanean jarraitzen dute eta ikasleek online bidez jasoko dituzte eskolak. Ondo-bidean, urtarrilaren 31 arte eongo dira egoera honetan.

 

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide