Albisteak

“Bidasoatik harago” ikuskizunerako sarrerak salgai jarriko dituzte astelehenean

Ekainaren 6an San Lorenteko ermitan egingo duten Bidasoatik harago ikuskizunerako sarrerak salgai jarriko dituzte datorren astelehenean. Jon Garmendia eta Xabi Solanok hitzak eta musika uztartuko dituzte emanaldi berezi honetan, eta Udaberri Kulturaleko azken hitzordua izango da.

Maiatzaren 25, 26 eta 27an izango dira salgai lehenengo sarrerak, zestoarrentzat soilik, udaletxean bertan. Sarrerak 10 eurotan eskuratu ahal izango dira. Maiatzaren 28tik aurrera, berriz, Turismo Bulegoan jarriko dituzte salgai publiko orokorrarentzat.

Emanaldia ekainaren 6an izango da, 18:00etan, San Lorenteko ermitan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide