Albisteak

Bidegorriari buruzko bilera Udaleko ordezkariekin

Ostiral arratsaldean 19:00etan Bidegorriaren inguruko bilera izango da Arroabeko eskolako gimnasioan. Bertan herritarrak Udaleko ordezkariekin bilduko dira. Bilera horretara agertzeko deialdia egin diete herritarrei ohar honen bidez:

Jakingo duzuenez, indar egiten hasi gara Urola bailara osoa elkartuko duen Bidegorrian falta den zatia behingoz egin dadin eta jada osatu dugu hau bultzatzeaz arduratuko den herritarron batzorde irekia.

Hori horrela, oso garrantzitsua iruditu zaigu horren gaineko informazioa duten eta bide horretan paper garrantzitsua joka dezaketen Zestoako Udaleko ordezkari politiko eta teknikariak gurera gonbidatzea, prozesua zertan den eta hemendik aurrera zer pauso emango dituzten azal dezaten.

Bidegorria lortzeko prozesuan bilera garrantzitsua izango dela uste dugu, eta beraz, Arroako eta inguruetako herritar guztiak gonbidatu nahi zaituztegu bertan parte hartzera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide