Albisteak

[BIDEOA] 5.682.996 euroko aurrekontua izango du Zestoako Udalak 2020an

EH Bilduren aldeko sei boto eta EAJren abstentzioarekin onartu ziren 2020ko udal aurrekontuak atzo iluntzean egindako ohiko udalbatzarrean. Bideoan ikus dezakezue atalez atal sail bakoitzak izango duen diru partida.

Hauek izango dira 2020ko aurrekontuen kopuruak:

Eragiketa arruntak (4.707.862,65€)

Pertsonal gastuak: 1.878.071,00€

Zerbitzu eta ondasun arrunten erosketak 1.487.152,10€

Finantza pasiboen interesak: 3.277,10€

Transferentzia arruntak: 1.339.362,45€

Kapital eragiketak (975.133,35€)

Inbertsio errealak: 786.133,35€

Kapitak transferentziak: 134.000,00€

Finantza pasiboen aldaketa: 55.000,00€

 

Hemen duzue plenoa bideoan:




 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide