Albisteak

[BIDEOA] Amuarrainak arrautzak jartzen

Egun hauetan askok ikusiko zenituzten aurrez aurre edo bideoren batean amuarrainak Sastarrain errekako Olaldeko presa saltatu nahian. Jakinekoa denez, amuarrainak arrautzak jartzera igotzen dira errekan gora. Abenduko egun hauetan eta urtarrila hasera bitartean izatan da garaia. Ibai eta errekak hazita behar izaten dituzte amuarrainek horretarako. Ondorengo bideo hau Surya Pazek bidali digu. Lilibe eta Errotazar arteko zubian hartutako irudiak dira. Amuarrain guztiak ez dira gora igotzen arrautzak jartzera. Bertan jartzen dituzte batzuk, bideoan ikusten den modura. Suryaren esanetan, aurrean dagoen arrain txikia emea da eta atzeko handia berdexka berriz, arra.

Iaz zintzilikatu genuen bideoa amuarrainak presan saltoka. Ikusi hemen




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide