Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Iritsi da aurtengo Euskararen Eguna, eta hainbat ekintza egingo dira gaur herrian ospatzeko. Gu, ordea, apur bat aurreratu ginen, eta pasa den azaroaren 28an ospatu genuen. Izan ere, Euskararen Egunaren baitan, Danbolinen 25. urteurrena eta Zestoako AEKren 10. urteurren festa ospatu genituen.
Udaletxeko arkupea goitik behera apainduta, askotariko ekintzak egin genituen ostiral arratsaldean: Miren Nogalesen ez-monologoa, EƱaut Pozo lagun zuela; bingoa; 24. Korrikako arropen eta Danbolineko egutegien salmenta; photocall-a; Danbolineko egutegiko irudien erakusketa eta, noski, jan-edana ere ez zen falta izan.
Hona hemen ostiralean grabatutako irudiekin osatu dugun bideoa: