[BIDEOA] San Joan egoitzak eta Zestoako Herri Ikastetxeak proiektu berri bat dute eskuartean

Zestoako Herri Ikastetxeak eta San Joan Fundazioak proiektu berri bat dute eskuartean. Azken hilabetean, ikastetxeko gaztetxoak egunero joaten dira egoitzara, bertako egoiliarrekin hainbat ekintza egitera. Oraingoa proba pilotua bada ere, datorren urtera begira, proiektua sendotzen joateko asmoa dute. Honen inguruan hizketan aritu gara Amaia Manterola eta Joseba Illarramendi egoitzako eta ikastetxeko zuzendariekin.