[BIDEOA] Udal Gobernuak EAJko kideei erantzuteko agerraldia egin du
— 2022-03-24Udal gobernuak prentsaurrekoa eskaini du gaur eguerdian EAJk joan den astean egindako adierazpenei erantzun eta taldeak dituen hainbat proiekturen berri emateko. “Zilegi da oposizioak Udal Gobernua kritikatzea, baina kritikatik deskalifikaziora alde handia dago” azaldu du Mikel Arregi Ertxin alkateak agerraldiaren hasieran.
EAJko kideek esandakoak “balorazio oso subjetiboak” direla esan du alkateak. Garikoitz Mendizabal EAJko bozeramaileak esandakoei erantzun die aurrena eta ondoren, EH Bilduko udal taldeak eskuartean dituen hainbat gai plazaratu ditu; hala nola Iraurgi Berritzenetik kanpo gelditu izanaren arrazoia edo GI-631 errepidearen inguruan dute proiektua.
Ikusi bideoa: