[BIDEOA] Zestoako EAJk agerraldia egin du 2022ko aurrekontuen abstentzioaren zergatiak azaltzeko

Joan den otsailean onartu ziren Zestoako Udalaren 2022ko aurrekontuak EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin. EAJko udal taldeak prentsaurrekoa eskaini zuen atzo arratsaldean erabaki horren zergatiak azaltzeko. Era berean, alderdiak Udal Gobernuaren inguruan duen iritzia eta taldeak eskuartean dituen proiektuak azaldu zituzten. Garikoitz Mendizabal EAJko bozeramaileak adierazi zuen Udal Gobernuaren helburua EAJren helburuetatik “urrun” dagoela. Horrez gain, alkatearen “estiloa” ez zaiela gustatzen azaldu zuen eta alkatearen kuadeketa “kaskarra” dela gaineratu zuen.

2019ko EAJren hauteskunde programan zeuden hainbat ekimen aurrera doazela aipatu zuen: Herritarrak gertuago egoteko aplikazioa epe laburrean martxan jartzea, herriko sarrera-irteerak hobetuko dituen irisgarritasun plana edo Zubimusuko gunea aisialdirako egokitzeko egitasmoa, esaterako.

Bestalde, EAJk Udal Gobernuari egindako zenbait eskaeren berri ere eman zuen, hala nola auzoetan markesinak jartzea, IbaƱarrietan eta Narrondon egiteko obra txikiak edo Bainuetxeko geltokiko bi eraikinak izaera dibulgatiboa izatera pasatzeko proposamena. Osinbeltz harrobirako prestatu duten aurre proiektua aurkeztu eta Gurutzeko Kultur Etxean duten asmoen berri ere eman zuten.

Agerraldia bideoan: