Albisteak

Bigarren eskolarteko boulder ligaxkara joateko irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak

Bigarren eskolarteko boulder ligaxkako alebin, infantil eta kadeteen lehen saioa izango da urtarrilaren 26an Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Goizeko 9:30etatik 13:30ak bitartean izango da saioa. Agiro Mendi Klubak, Ekain Guraso Elkartearen laguntzarekin, saio horretan parte hartzeko irteera antolatu du. 2004 eta 2009 urte bitarteetan jaiotako haur eta gaztetxoek hartu ahal izango dute parte. 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoek eskolan eman dezakete izena baina gainontzekoek kiroldegian eman beharko dute. Urtarrilaren 17a izango da izena emateko azken eguna. Irteera goizeko 08:30ean izango da eta saioan parte hartuko duten haur eta gaztetxoen kopuruaren arabera erabakiko dute autobusez edo kotxez joango diren. Parte hartzaileko 5 euro ordaindu beharko dira.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide