Albisteak

Bihar arratsaldean iritsiko dira erregeak Zestoara eta Arroabera

Urtero legez, urtarrilaren 5ean, erregeak iritsiko dira Zestoa eta Arroabera. Arroabean, arratsaldeko 18:30ean dute hitzordua eta erregeak trenez helduko dira. Ondoren, haurren danbor hotsen laguntzarekin, Karmengo Amaren elizara jaitsiko dira eta bertan txikienei opariak emango dizkiete.

Zestoan, aldiz, Akoako aldapan hasiko da errege kabalgata arratsaldeko 18:15a inguruan, ilundutakoan. San Juan Egoitzako Milagrosa kaperan geldialdia egingo dute lehenik, “Jesus haurtxoari” mirra, urrea eta intsentsua eskaintzeko. Ondoren, euren ibilbidea jarraiki, Gisasola egoitzara zuzenduko dira Gesalaga kaletik. Egoitzatik irten eta plazarako noranzkoa hartuko dute Erdi kaletik gorantz. Plazara iristean, Udaletxe azpira joango dira eta haurrek euren eskutitzak emateko aukera izango dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide