Albisteak
Rodeo laukoteak kontzertu akustikoa eskainiko du bihar arratsaldean Portalen
— 2019-01-03Rodeo talde zestoarrak euren azken lana aurkezteko kontzertu akustikoa eskainiko dute bihar, arratsaldeko 19:00etan, Portalen. Durangoko azokan kaleratu zuten ‘Dilmun’ izeneko bigarren lana eta herrian bertan emango dute estreinuko kontzertua.
2018an, ‘Bide galduak‘ biran murgilduta egon dira musikariak eta orain, lan berriarekin dena emateko prest agertu dira.
Hemen duzue azken lana osorik entzungai:
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide