Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urtebeteko etenaren ondoren, Danbolin egutegia berriro argitaratu dugu, eta, ohikoa den bezala, herritarren parte-hartzeari esker izan da posible. Oraingoan, ordea, berrikuntza batekin dator egitasmoa: aurreko urteetan herriko historia argazki zaharren bitartez jaso bada ere, 2026ko egutegian irudiek hartu dute lekukoa.
Herriko 12 sortzaileren lanek osatu dute aurtengo egutegia. Diziplina artistiko ezberdinak erabiliz, teknika eta estilo askotako 12 irudi sortu dituzte: akuarela, body painting, olioa, arkatza…
Mila esker parte hartu duzuen guztioi! Eini Izeta, Cristina Sanchez, Devi Lopez, Miguel Santamaria, Oihane Goikoetxea, Maider Arsuaga, Lurdes Unanue, Aiora Urbieta, Itziar Elorza, Eztizen Elorza, Amaia Subinas, eta Aritz Galdona.
Bihar, azaroak 28, 18:30etik aurrera, udaletxe azpian izango dira ikusgai arte-lanak, eta egutegiaren aurkezpenarekin batera, AEK eta Danbolinek elkarlanean ospatuko dugun urteurren festan, irudi bakoitzeko lamina bana zozkatuko da, bingoko parte-hartzaileen artean.
Bihar bertan, egutegia 12 euroren truke erosteko aukera izango da. Astelehenetik aurrera, gainera, Potxolon, Fatin, Portalen, Ogi Berrin eta Danbolinen bertan ere eskuragarri egongo da, aleak amaitu arte.