Albisteak

Biharko Zarauzko Triatloiak trafikoan aldaketak eragingo ditu

Bihar, larunbata, jokatuko dute Zarauzko Triatloia, eta horren ondorioz hainbat errepide itxita egongo dira arratsaldean. Zehazki, 14:00etatik 18:30ak aldera iraungo du triatloiak, eta denbora tarte horretan hainbat bide itxita egongo dira autoentzat.

Alde batetik, Zumaia eta Zestoa lotzen dituen GI-631 errepidea itxita egongo da 14:15etik 18:00etara. GI-2633 errepidea, berriz, Zarautz eta Iraeta artean itxiko dute 14:00etatik 18:30era. Hala ere, Iraetatik Aizarnazabalgo bidegurutzeraino zabalik egongo da, noranzko horretan soilik.

Bestalde, AP-8ko Zestoako ordainlekutik irtenda Itziarrerantz bakarrik joan ahal izango da. Zumaiara joan nahi dutenek, Zarauzko ordainlekutik atera eta kostako errepidea erabili beharko dute. Aipatutako saihesbideetan AP-8 autobidea erabili behar duten erabiltzaileei tiket bat emango zaie Zestoako ordainlekuan, ibilbidea doan egin ahal izan dezaten




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide