Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Herriko trafikoa berrantolatzeko egitasmoaren baitan, bihartik aurrera, otsailak 25, goizeko 08:00etatik aurrera herriguneko bigarren sarrera Enekosauztegi kalea izango da. Hau da, aurrerantzean, Zestoako herrigunera sartu ahal izateko bi aukerak Toribio Altzaga eta Enekosauztegi izango dira.
Ondorioz, hemendik aurrera herrigunera ezingo da sartu Gurutzeaga kaleko eta Gesalaga kaleko (Arozena parekoa) sarreretatik. Aldiz, orain arte bezala, Toribio Altzaga kaleko sarreratik sartzea posible izango da.
Herriko irteerak, Gesalaga kalekoa (Arozena parekoa), Gurutzeaga kalekoa eta Toribio Altzagakoa izango dira. Ipintza kalera sartzeko (Kiroldegi ingurura), Gurutzeaga kaleko sarreratik sartzea posible izango da, baina sarrera hori kale horretara joateko bakarrik erabili ahal izango da.