Albisteak

Buztin tailerrarekin hasiko dute urtea Gaztelekuan

Gabonetako ekintza bereziak amaituta, hileroko egitarauari ekingo diote aste honetan Gaztelekuan. Buztin tailerrarekin hasiko dute urtea hirugarren zikloko gaztetxoek. Hilaren 14an eta 21ean dute hitzordua eta bi txandetan banatuko dira. Txanda bakoitzean gehienez hamalau gaztetxok hartu ahal izango dute parte.

Abenduaren 19an Scape-room saioa antolatu dute bigarren zikloko haurrentzat. Hilaren 15 eta 23an galtzerdi tailerra izango da eta 26an plastilina tailerra. Urtarrilaren 28an ‘5 baietz!’ ekimena izango dute eta hila amaitzeko, 29 eta 30ean, jolas librea, DBHko gaztetxoei zuzenduta.

Barbantxo ere martxan

Joan den urrian hasi zuten ikasturtea Barbantxo aisialdi taldeko kideek eta Gabonetako oporrak pasata, martxan hasiko dira berriro ere ostiral honetan. Ekintzak egungo egoerara moldatu behar izan dituzte eta saioak aire librean egiten direnean, gehienez 13 haurreko taldeak hartzen du parte. Barruan egiten badira, espazio bakoitzak duen edukierak mugatzen du parte hartzaile kopurua.

Oharra: Ekintzetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da 688 684 029 telefono zenbakian.

Hona hemen egitaraua:

Urtarrilak 15: Barbantxo Aizarnan eta Zestoan

Urtarrilak 14 eta 21: Buztin tailerra Gaztelekuan (1.txanda: 16:45-17:45 – 2.txanda: 18:00-19:00)

Urtarrilak 19: Scape-room, 2. zikloko haurrentzat (1.txanda: 17:00-17:30 – 2.txanda: 17:45-18:15 – 3.txanda: 18:30-19:00)

Urtarrilak 22: Barbantxo Arroabean

Urtarrilak 15 eta 23: Galtzerdiekin eskulanak, DBHko gaztetxoentzat (1.txanda: 16:00-17:00. – 2.txanda: 17:15-18:15 3.txanda: 18:30-19:30)

Urtarrilak 26: Plastilina tailerra, lehenengo zikloko haurrentzat (1.txanda: 16:45-17:45  – 2.txanda: 18:00-19:00)

Urtarrilak 28: ‘5 baietz!’, hirugarren ziklokoentzat (1.txanda: 16:45-17:45 -2.txanda: 18:00-19:00)

Urtarrilak 29: Barbantxo Aizarnan eta Zestoan

Urtarrialk 29 eta 30: Jolas librea, DBHko gaztetxoentzat (1.txanda: 16:00-17:00 – 2.txanda: 17:15-18:15 . 3.txanda: 18:30-19:30)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide