Albisteak

Datorren astean hasiko da Arkeologia Astea

Antxieta taldeak Arkeologia astea antolatu du datorren asterako, abenduaren 10etik 15era. Aurten Asier Gomez eta Joseba Rios ikertzaileak gonbidatu dituzte egingo diren bi hitzaldiak ematera. Biak, Zestoan kokatuta dauden proiektuak izango dituzte hizpide; lehenengoa Georgiatik Zestoara, Atapuercatik pasatzen; lehenengo gizakien zantzuak bilatzen Urolako bailaran Baio aztarnategian eta bigarrenak Azken Neandertalak Heuskal Herrian Amalda hirun. Asteari amaiera emateko, igandean Antxietaren materialarekin osatutako erakusketa egingo da planaz eta arkeologia elkarteko kideak bertan izango dira bertaratzen diren herritarrei, Antxietaren jardunaren berri emateko prest.

Egitaraua:
Abenduak 10 asteartea, 19:00etan, hitzaldia Alonderon:
Georgiatik Zestoara, Atapuercatik pasatzen; lehenengo gizakien zantzuak bilatzen Urolako bailaran.
(Asier Gomez)

Abenduak 12 osteguna, 19:00etan, hitzaldia Alonderon::
19:00 hitzaldia Alonderon: Azken Neandertalak Heuskal Herrian (Joseba Rios)

Abenduak 15 igandea, 11:00etatik 16:00etara:
Antxietaren erakusketa herriko plazan




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide