Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Datorren astean Arkeologia Astea ospatuko da Zestoan. Urtero bezala, Antxieta Kultur Elkarteak gure inguruko ondare arkeologikoa herritarrei hurbiltzeko egitarau zabala prestatu du. Aurtengo edizioak hainbat hitzaldi eskainiko ditu Alondero aretoan, eta, beste behin, jada ohiko bihurtu den Herri Azoka ere egingo da igandean.
Hona 2025. urteko Arkeologia astearen programa:
Azaroak 25, asteartea · 19:00 (Alondero aretoa)
Hartzak Euskal Herrian. Zestoako inguruko aztarnategien garrantzia
· Hizlariak: Asier Gomez Olivencia eta Mónica Villalba de Alvarado
Neandertalak eta Baskoniarra Amalda-IIIan
· Hizlaria: Joseba Rios Garaizar
Azaroak 27, osteguna · 19:00 (Alondero aretoa)
Amabiturrieta – Zestoako altxor ezkaitua
· Hizlaria: Iñigo Arizaga
Azaroak 30, igandea · 11:00–15:00 (Udaletxeko arkupetan)
Herri Azoka
· Antxietak, inguruan egiten dituen indusketen inguruko erakusketa azoka fomatuan.