Albisteak

Datozen asteetarako egitaraua iragarri du Zestoako Gazte Asanbladak

Datozen asteetarako egitarau oparoa antolatu du Zestoako Gazte Asanbladak. Datorren ostiralean, hilak 26, Iago Magok magia ikuskizuna eskainiko du, arratsaldeko 18:30ean hasita, Zentroan. Ondoren, 20:30ean, Displasy eta Tiratxinas taldeen kontzertuak izango dira.

Ekainaren 9an, umeen eguna ospatuko dute, eta egun horretarako altxorraren bila jolasa eta txotxongilo emanaldia antolatu dituzte. Ekainaren 10ean, berriz, Erresistentzia jaialdia egingo dute, eta 16an, Aukerak giltzapean dokumentala ikusteko aukera egongo da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide