Albisteak

Datozen egunetarako hainbat ekintza antolatu ditu gazte asanbladak

Urtea amaitzear dela eta, hainbat ekintza antolatu ditu gazte asanbladak datozen egunetarako. Ostiral honetan, Joseba Irazoki eta Lagunak eta Gaizka Insunzak kontzertua eskainiko dute iluntzeko 22:30ean hasita.

Hilaren 18an, “La batalla de Chile” dokumentalaren emanaldia izango da, arratsaldeko 18:30ean. Patricio Guzmán zinegile txiletarrak zuzendutako trilogia da eta 18ko saioan, La insurrección de la burguesía izenburua duen dokumentalaren lehen zatia ikusteko aukera egongo da. Abenduaren 19an Zoroperitako baba jana antolatzeko asanblada egingo dute 21:30ean eta bazkarirako txartelak bertan erosteko aukera izango da. Gabon egunerako, berriz, futbolin txapelketa antolatu dute, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Azkenik, hilaren 26an, Zoroperi eguneko baba jana egingo dute.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide