Albisteak
Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua berrezarriko dute hilaren 14an
— 2021-01-11Euskotrenek Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua berrezarriko du hilaren 14an. Joan den azaroaren 24an eten zuten zerbitzua Santa Katalina, Itxaspe, Atxuribi eta Sakoneta I, Sagarbide eta Baionako tunelen egiturazko arazoak konpontzeko.
Hainbat lan egin dituztela jakinarazi du Euskotrenek: trenbideko instalazioak, komunikazioak, erdi-tentsioko sarea eta katenaria desmuntatzea; eremu jakin batzuetan harlandua pikatzea; zertxekin eta proiektatutako hormigoiarekin indartzea eta instalazioak lehengoratzea. Guztira, 1.5 milioi euroko aurrekontua izan dute lanek.