Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Pasa den asteburuan (urtarrilak 14-15), herriko hainbat elizetako sarrailak silikonaz beteta eta sarrerako hormetan “Eliza diruzale, Zestoako Gaztetxearen desalojoa gelditu!” eta antzeko pintadak agertu dira. Igande honetan, berriz, eguerdiko meza garaian, maskara eta buzo zuria soinean zituzten hainbat kide sartu dira Zestoako elizan. Gaztetxearen desalojoaren aukako aldarrikapenak oihukatzeaz gain, paperak bota dituzte lurrera eta “Eliza diruzale espekulatzaile. Gaztetxearen desalojoa gelditu” dioen pankartarekin argazkia atera dute aldare aurrean.
Gazte Asanbladak beraien aldeko elkartasun adierazpentzat jo ditu ekintza guzti hauek.


Argazkiak: Zestoako Gazte Asanblada