“Doako parkinga denontzat” sinadura bilketa

Donostiako Ospitalean doako aparkalekua lortzeko borrokan ari dira bertako langile eta erabiltzaileak, tartean baita zestoarrak ere. Horren harira, sinadura bilketa egiten ari dira. Aurreneko fasean langileen bilketa egin dute eta 2000 sinaduratik gora jaso dira. Orain, gainerako erabiltzaileen txanda da.

Gure esku dago! zenbat eta sinadura gehiago gertuago izango dugu gure helburua!

 

Sinatu ondorengo QRan!

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide