Albisteak
Donostiako klasikaren baitan Jon Agirre pasako da Arroatik larunbatean
— 2021-07-30Kern Pharma taldeko Jon Agirre txirrindulari arroarra Donostiako klasikan aterako da larunbatean eta 12:45 inguruan Arroabetik pasako da.
Donostiako klasika txirrindulari froga izango da larunbat honetan eta 12:45-12:50 artean aurreikusten da pasako dela Arroabetik. Zumaiatik etorriko da eta Itziar alderuntz joango da. Arroabeko tarte horretan, hor izango ditu auzokideak Jon Agirrek bera animatzen.
2021eko edizioko ibilbidea 224 km-koa izango da. Klasikaren lehen zatian, Gipuzkoako kostalde osoa zeharkatuko dute txirrindulariek eta ibilbidea nahiko laua izango da eta lasterketaren bigarren zatian berriz aurreneko eta bigarren mailako mendiak izango dituzte; Jaizkibel, Erlaitz, Murgil…
Denbora tarte batez errepidea moztuta egongo dela jakinarazi du antolakuntzak
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide