Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gaztetxearen 33. urtemugaren baitan, egun osoko egitaraua izango da datorren larunbatean. Eguerdiko 13:00etan Gaztetxe paretik abiatuta manifestazioa egingo dute “Indarrak biderkatzeko, Gaztetxera Zentrora” lemapean. Ondoren triki-poteoa eta bazkaria izango dira. Arratsaldeko 17:00etan arkupetan, Raimundo El Canasteroren kontzertua izango da eta 19:30ean txarangak kalejira egingo du plazatik Gaztetxera. Han, arratsaldeko 20:00etan kontzertuak hasiko dira: Display, Bake Faltsua eta Rodeo. Egunari amaiera emateko DJ HGSren emanaldia ere izango da Gaztetxean.