EH Bilduk zoroperietako txoko feministak deitutako ekimenarekin bat egingo du

Txoko feministak, zoroperietan, emakumeen aurkako indarkeriaren salaketa ekimena egingo dugu 13:00etan. Zestoako EH Bilduk bat egingo du ekimenarekin. Gu ere han izango gara!

Azaroaren 25ean egin genuen bezala, emakumeen aurkako indarkeria oro salatzen dugu urteko edozein egunetan. Eguneroko biolentzia da indarkeria matxista, gizartearen erdiak jasaten duena eta egoera horri aurre egiteko ordua iritsi da. Nahiko garbia da arazoari aurre egiteko sentsibilitatea, heziketa, baloreak eta baliabide faltak daudela bai gizartean, baita erakundeetan ere. Herritarrek zein instituzioek apustu sendoak egiteko
garaia da. Elkarlanean lortuko dugu indarkeria matxistarik gabeko gizartea, herri feminista.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide