Albisteak

Martxoan haur eskolan hasi nahi dutenek izena emateko aukera dutela gogorarazi dute

Haur eskoletako plazen %75a bete artean, urte guztian zehar izaten da izena emateko aukera. Momentuan ez dago kopuru hau beteta Zestoako bi haur eskoletan baina hala ere, gogorarazi dute, Zestoako eta Arroabeko haurreskoletan matrikulatzeko epea datorren urtarrilaren 7an irekiko dela. Martxoan, apirilean edo ekainean haur eskolan hasi nahi duten haurrentzat izango da epe hau eta urtarrilaren 13ra arte izango dute izena emateko aukera. Zestoan, 0-1 adineko gelan sei plaza daude libre eta 1-2koan, hiru. Informazio gehiago eta izen emate orriak Haurreskolan bertan egongo dira.

Bi haurreskolekin harremanetan jartzeko:

Zestoa: Zubimusu kalea 18, behea. – Ekain.zestoa@haurreskolak.eus –  943 897 150

Arroabea: Narkis Balentziaga 10arroabehea.zestoa@haurreskolak.eus943 897 054

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide