Albisteak

Ekainaren 23an izango da aurten Ekain Fest

San Joan bezperan izango da aurten Ekain Fest, san joan suarekin batera.

Hauxe egitaraua:

Ekainberrin eta Sastarrain bailaran

11:00-19:00 Historiaurreko jarduerak

16:00 Ekainberriko V. Historiaurreko Olinpiadak

Zestoako Herrigunean

Egun guztian zehar Ekainfest tren turistikoa, txu txu trena

Ekainfest Pintxo Tourra

18:30ean “Txapela buruan eta dantza munduan” ikuskizuna

19:30ean kale giroa Zestuko Trikitilariek lagunduta.

19:30ean Parrilan prestatutako pintxoak

20:30ean Herri afaria

Helduentzako menua (17€) Entsalada mista, iberikoak, txerri kostila parrilan, askotariko tarta eta edaria (ardo beltza, txuria edo gorria, eta sagardoa). Gazteentzako menua (11 €) Patea, kroketak, hanburgesak patatekin, izozkia eta edaria (ura eta freskagarriak).

Tiketak Turismo bulegoan eta Udaletxean daude salgai.

*afaria egiteko gutxieneko kopurua 80 pertsonakoa izango da.

22:15ean San Joan sua, txistulariek eta dantzariek alaituta.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide