Albisteak

Ekarri dituzte kanpaiak elizara

Bi urte baino gehiago dira tximista batek kanpandorrea jo eta apurtu zuenetik. Kanpaiak ere egoera txarrean gelditu ziren orduan. Konponketa lanak amaituta, gaur goizean igoko dituzte kanpandorrera. Kantabriako kanpaigile batek egin ditu zaharberritze lanak. Guztira, lau kanpai dira; hiru zaharberritu egin dira eta laugarrenarekin urtu eta berria egin behar izan da.

Bestalde, elizako konpontze lanak amaitzear daudela jakinarazi du lanak egiten ari den arkitektoak. Azken ukituak ematea falta dela esan du eta laster irekitzea aurreikusten dutela.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide