Albisteak
Martxoaren 19an jokatuko da 42. Herri Krosa
— 2020-02-13Zestoako Atletismo Taldeak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatutako Zestoako Herri Krosaren 42. edizioa jokatuko da martxoaren 19an, osteguna. Parte hartu nahi dutenek dagoeneko izena eman dezakete www.herrikrosa.eus web orrian edo kiroldegian. Aurrez izena emateko 5€ ordaindu beharko dira. Lasterketa egunean ere izena eman daiteke, 10€ ordainduta.
Urtero legez, haur, gaztetxo zein helduei zuzendutako lasterketak egongo dira. Txikienen lasterketekin emango diete hasiera egunari. Goizeko 10:00etan izango da euren txanda. Ondoren, 10:15etatik aurrera, benjamin, alebin eta infantil kategorien unea izango da. Azkenik, 11:30ean, helduen unea iritsiko da.
Azken urteetan bezala, helduen lasterketan parte hartzen dutenek bi aukera izango dituzte. Bata motza izango da (2.770m) eta bestea luzea (8.630m). Bi lasterketak ordu berean hasiko dira. Azkarren iristen diren lehen bost korrikalariek sariak jasoko dituzte, baita lehenengo herritarrek ere. Gainera, gainontzeko lasterkari guztiek oparia eta hamaiketakoa izango dute amaieran.
Hemen informazio gehiago:
HELDUEN LASTERKETA
Egin zaitez bazkide