Albisteak

Ekimen berriak izango dira Zestoako III. Herri Azokan

Maiatzaren 20an, larunbata, egingo da Zestoako III. Herri Azoka. Pasa den asteazkenean herriko hainbat eragile elkartu ziren, eta bertan eragile bakoitzak dituen asmoak azaldu zituzten. Aurreko urtean parte hartu zuten eragileei beste batzuk batuko zaizkie aurtengo edizioan.

Aurtengo edizioko berritasunetako bat “Zestoa 2025” mahai-ingurua izango da. Mahai-inguruan, hainbat herritar elkartuko dira eta 2025. urteko Zestoa irudikatzen saiatuko dira. Ekimen hori azoka baino bi egun lehenago izango da, maiatzaren 18an.

Horretaz gain, azokaren egunean, maiatzaren 20an, Zestoako herrigunean bisita gidatu bat ere izango da, herritarrek Zestoako historiaz gehiago jakin dezaten. Ekimen berri gehiago ere izango dira aurtengo edizioan.

III. Herri Azoka antolatzeko hurrengo bilera maiatzaren 10ean izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide