Albisteak

“El viejo pueblo iraní no se rendirá” liburua aurkeztuko du astelehenean Alonderon

Datorren ekainaren 29an, astelehenean, 18:00etan, José Antonio Egido soziologo eta politologoak El viejo pueblo iraní no se rendirá liburua aurkeztuko du Alonderon. Ekitaldia Iranen Aldeko Euskal Komiteak antolatu du.

Liburuan, Egidok Iranen eta Mendebaldearen arteko gatazkaren jatorria eta bilakaera aztertzen ditu, bereziki 1979ko Irango Iraultzatik gaur egunera arte. Egileak AEBen eta Mendebaldeko potentzien politika zorrotz kritikatzen du, eta Iranen egoeraren eta herriaren ikuspegia azaltzea du helburu.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide