Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

6 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek Pump Track zirkuituaz gozatzeko eta beren trebetasunak hobetzeko aukera izango dute ostiral honetan, ekainaren 26an. Zestoako Udalak eta Oreinkek antolatutako ikastaroa 18:00etatik 20:00etara egingo da.
Bi ordu inguruko saioan, Pump Track-ean erabil daitezkeen ibilgailu guztiekin parte hartu ahal izango da: bizikletarekin, patinekin, patinetearekin edo skateboardarekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, parte-hartzaileek erakustaldiak, dinamizazio jarduerak eta teknika tailerrak izango dituzte.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute Gaztelekuko WhatsApp bidez, 688 68 40 29 telefono zenbakira mezua bidalita. Izena ematerakoan, saiora zein ibilgailurekin joango diren zehaztea gomendatu dute antolatzaileek.