Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.


Argazkia: Lagun Onak
Jon Sorazuk UD Logroñesekin sinatu du datorren denboraldirako. Azpeitiko Lagun Onaken denboraldi bikaina burutu ostean, aukera desberdinen artean Logroñoko (Errioxa) taldearen aldeko apustua egin du. UD Logroñesek talde bana ditu Lehen eta Bigarren Federazioan, eta, hortaz, aurrelari gaztea Hirugarren Federazio Mailatik goragoko maila batean jokatzera igaroko da.
2024an Sorazu etxeko taldetik Lagun Onakera joan zen, eta azken bi denboraldiak Azpeitiko taldean eman ditu. Azken denboraldian, hain zuzen ere, 35 partidatan 13 gol sartu ditu zestoarrak, eta erakutsitako mailari esker kategoria handiago batean lehiatzeko aukera izango du orain.